Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

BERTSIO OSOA

BERTSIO MUGIKORRA

PSE-EE EIBAR

PSE-EE EIBAR

BULETINAREN HARPIDETZA

 
 

BERRIAK

2016 URT 12

EIBARKO UDALAK AURRERA JARRAITZEN DU OINEZKOEN PASABIDE GORATU BERRIAK ERAIKITZEN HIRIAN, BESTE BOST OBRAREKIN.

Eibarko Udalak,datozen asteotan, hainbat jarduketari ekingo dio oinezkoen irisgarritasuna hobetzeko eta hiri osoan zehar bide-segurtasuna handitzeko, azken urteotan egiten ari den lanarekin jarraituz.

Horrela, oinezkoen beste sei pasabide goratu eraikiko dira, Julián Etxeberria kalean altxatu berri denari gehituko zaizkionak. Proiektu honetan aurreikusita dauden erdialdeko kaleetako obrak datorren astelehenean, urtarrilaren 11n, hasiko dira (FermínCalbetón–Untzagako dorrerako bidegurutzean–etaJuan Gisasola –Txaltxa Zelai parean–), beti ere eguraldiak eragozten ez badu. Bi kale horietako lanak amaitu ondoren, lanak beste bi eremuetan hasiko dira:Arikitza-Bidebarrieta-Urtzaile bidegurutzean (oinezkoentzako hiru pasabide egingo dira, obra bakar batean)eta Barrena kalean (51. zk.aren parean).

Obra guztiek bukatuta egon beharko dute otsailaren 11rako, horiek gauzatzeko lau asteko epea du-eta PROBISA VIAS Y OBRAS, S.L.enpresa esleipendunak. Lanen aurrekontua 72.019,68 €koa da (BEZa barne).

Oinezkoen 40tik gora pasabide goratu gehiago 2011tik.

2011n hasi ziren altxatzen lehenengo oinezkoen pasabide goratuak; harrezkeroztik, Eibarko Udalakoinezkoen 40 pasabide goratu baino gehiago jarri ditu. Horiekin hiriko kaleen irisgarritasuna hobetu, eta, aldi berean, bide-segurtasuna handitu da, hirigunean abiadura txikiagoan ibili behar dute eta gidariek.

Dagoeneko, hainbat kalek eta bidek dituzte horrelako oinezkoen pasabideak: Errekatxu, Otaola, Tiburzio Anitua, Legarre, Ziriako Agirre, Urkizu… Udalak horrelako pasabideak jartzen jarraitu nahi duEibarko bidegurutze gehiagotan, ahalik etaoztopo arkitektoniko gehienak kentzeko eta hiriko bide-segurtasuna handitzeko.

PSE-EE EIBAR PSE-EE